Antzerkia

¡Agur, Otxoa feroz!

José Antonio Nielfa ‘La Otxoa’, Arnatz Puertas, Gemma Martínez, Getari Etxegarai, Unai Izquierdo

2024.06.29 | 20:00
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Eserita
Gaztelera
10 €
Publiko guztientzako

Ikuskizunari buruz

Zuzendaritza: Getari Etxegarai
Dramagintza: Unai Izquierdo
Aktoreak: José Antonio Nielfa ‘La Otxoa’, Arnatz Puertas, Gemma Martínez, Getari Etxegarai, Unai Izquierdo

‘La Otxoa’ eszenatokietatik erretiratuko dela iragarri du. Jose Antonio Nielfak agur esan nahi du, baina badago hori gauzatzea eragozten dion zerbait. Bere azken agurraren gauean, transformistaren bizitzan parte hartu duten pertsonaia guztiak bere aurrean arituko dira. Familia, maitaleak, lagunak eta etsaiak itzuli egingo dira bere biografiako pasarte nabarmenenak gogoratzeko. San Frantzisko auzoan haurtzaroan hasi eta diktaduran eta trantsizioan LGTBIQ+ ikusgarritasunaren aldeko borrokaren erakusle bilakatu arte. Musikaz eta umorez beteriko bidaia, ez baitago beste biderik.