Muxikebarri

muxikebarri-featured
Muxikebarri Getxo Kultura

Zentroa, Bizkaiko bigarren handiena besaulki kopuruari dagokionez, hiru areto ditu (Ereaga, Arrigunaga eta Areeta), hitzaldi eta erabilera anitzetarako gune bat (Gorrondatxe aretoa), erabilera anitzeko gela bat (Balanar aretoa), azoketarako, biltzarretarako eta erakusketetarako galeria gisa erabiltzeko aukera ematen duten atariak eta baita ostalaritza zerbitzua ere.

Informazio bulegoko ordutegia | Musika Eskolako harrera
Astelehenetik ostiralera
8:30-14:30

Txarteldegiko ordutegia
Astelehenetik ostiralera
10:30-13:30 / 16:30-19:30

Ikuskizunak hasi baino ordubete lehenagotik

Arte eszenikoetarako gunea Getxoko zentroan

Ia 100 urtez kulturari eskainitako gune batean kokatua, Muxikebarrik Getxo Antzokia historikoaren lekua hartu zuen 2019an, eta erabilera anitzeko azpiegitura baten aldeko apustua egin du. Azpiegitura horrek aldi berean erabiltzeko gai diren 1.300 besaulkiko hiru areto eta lehen mailako ekipamendu eszenikoa ditu. Luis María Uriartek diseinatutako eraikinak Getxoko toponimia-tradizioari zor dio izena.

muxikebarri 1035 x 1148 2
Muxikebarri

Aretoak

Ereaga

ereaga 1200 x 800
  • Areto nagusia, 733 eserleku ditu guztira.
  • Formatu handi eta ertaineko programaziorako gune aproposa da, antzerkia, musika klasikoa eta korala, zarzuela, opera, dantza eta abar har ditzakela.
  • Entzunaretoak orkestra-hobi goragarria du, eszenaurrea edo besaulki-patioa handitzeko aukera ematen duena, programatutako ekitaldien beharren arabera.
  • Eszenatokia erabat motorizatua dago eta  maskor akustikoa du.

Arrigunaga

muxikebarri arrigunaga 1200 x 800
  • Erabilera anitzeko aretoa, harmaila bilkorra duena. Bere ezaugarriak direla eta, parekorik gabeko espazioa da Bizkaian.
  • Besaulkiak erabilgarri daudenean, 264 lagunentzako edukiera du eta formatu txiki eta ertaineko obrak hartzen ditu. Gainera, Zinemabarri zikloari dagokion ohiko zinema programazioa hartzen du, 4k zine-proiektorea eta Dolby Atmos soinu inguratzailea baititu. Beste erakunde batzuek antolatzen dituzten zinema-jaialdien egoitza ere bada.
  • Besaulkirik gabeko formatuan, 705 lagunentzako lekua du zutik, eta, horri esker, hainbat musika-estilotako kontzertuak eta jaialdiak hartu ditzake.

Areeta

muxikebarri arrigunaga 1200 x 800
  • Areto honek 212 besaulki ditu, eta maskor akustiko erdia eta pianoa ditu. Batez ere, Andrés Isasi Musika Eskolako kontzertuetara, errezitaldietara eta entzunaldietara bideratuta dago.
  • Formatu txiki eta ertaineko ikuskizunak eta askotariko ikuskizunak har ditzake.
  • Zinematxiki haurrentzako zinema-zikloaren ohiko programazioa hartzen du, 4k zine-proiektorea eta Dolby Atmos soinu inguratzailea baititu.

Gorrondatxe

gorrondatxe 1200 x 800
  • Erabilera anitzeko aretoa, 60 lagunentzako edukiera duena.
  • Gune hau hitzaldiak, mintegiak, prentsaurrekoak, aurkezpenak, prestakuntza eta/edo ikastaroak eta abar egiteko balio du.

Balanar

muxikebarri balanar 1200 x 800
  • 86 lagunentzako lekua duen erabilera anitzeko aretoa.
  • Gune hau egokia da arte eszenikoetako entseguak egiteko, egoitza artistikoak egiteko eta hizkuntza eszeniko berriak ikertzeko.
Getxo Muxikebarri
Muxikebarri

Ohiko galderaK


Muxikebarri Zentroa
Basagoiti etorbidea, 77
48991 Getxo – Bizkaia

Sarbidea Andrés Cortina kaleko 2. zenbakitik (Telepizza)

Metroz:

Geltokia: Algorta (irteera Telletxe)

Zerbitzuaren ordutegia 06:00etatik 23:00etara da. Maiztasuna egunaren erdiko orduetan sei minutukoa baino txikiagoa da, baina igande eta jaiegunetan, maiztasuna hamar minutukoa izaten da.

Bilbao Bizkaia Card eta Barik erabiliz metroz bidaiatzeko aukera dago.
Informazio gehiago: METRO BILBAO

Autobusez:

Lineak: A 2162 | A 3411 | A3451

A 2162: Andramari – Getxoko Andra Mari – UPV/EHU (Algorta)

A 3411: Getxo – Bilbao

A 3451: Armintza – Areeta

Taxiz:

BizkaiTaxi:
+34 944 915 353
hhttps://bizkaitaxi.eus

Muxikebarritik hurbil dagoen taxi-geralekua:
Telletxe 2

Muxikebarri zentroak lekuen % 2a erreserbatuta ditu gurpil-aulkia erabiltzen duten eta mugikortasun urriko pertsonentzat. Aitortutako mugikortasun urria gurpil-aulkiaren erabiltzaileei edo joan-etorrietarako laguntza behar duten erabiltzaileei emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatu behar da.

Esleipen egokia bermatzeko, leku horiei dagozkien sarrerak aurrez aurre erosi ahal izango dira Muxikebarriko txarteldegian edo Romo Kultur Etxean. Ziurtagiri bakoitzeko gehienez 2 eserleku erosi ahal izango dira. Gogorarazten dizugu mugikortasun murriztua egiaztatu eta zure burua identifikatu beharko duzula ikuskizunera sartzean.

Romo Kultur Etxea
Santa Eugenia plaza, 1
Tel.: 94 466 00 22
Astelehenetik ostiralera: 8:00-14:30 / 16:00-18:00
Larunbatetan: 09:00-13:00

Muxikebarriko txarteldegia
Basagoiti etorbidea, 77
Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30
Ikuskizunaren egunean, hasi baino ordubete lehenago.