Lege informazioa
Data | Dekretua | Deskribapena | Dokumentu |
2011/03/17 | 1547/2011 | Getxoko Udaleko egoitza elektronikoa ezartzea | |
2015/02/24 | 919/2015 | Getxoko Udaleko egoitza elektronikoa aldatzea |
Jabetza Intelektuala
- Web gune hau eta osatzen duten zatiak Jabetza Intelektual eta Industrialari buruzko Espainia eta Nazioarteko Legeek babestuta daude.
- Web gune honen edukiei buruzko jabetza intelektualeko eskubideak Getxoko Udalarenak dira, edukiak hornitzeko kontratu egokia sinatu duen enpresenak, Jabetza Intelektual eta Industrialari buruzko Espainia eta Nazioarteko Legeek babestuta daudenak, izan ezik.
- Edukiak kopiatu, banatu, jendaurrean ema eta eraldatzeko eskubideen gauzapena Getxoko Udalaren esku dago bakarrik, hirugarrenek aipamena egiteko duten eskubideari kalte egin gabe.
- Web honetan sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurretik aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ezta eskuratutako informazioaren ondorioz sortutako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere bere jatorria espresuki aipatu gabe.
- Erabiltzailearen erabilera pertsonalerako, eta ez komertzialerako, ikuskatu eta kargatzea baino ez dago baimenduta, berau hirugarrenei edo beste erakundeei luzatzerik ez dagoela.
- Espresuki debekatuta dago erabiltzaileak web gune honen edukia edo egitura aldatzea, Getxoko Udalaren baimen adierazi eta idatzirik gabe. Atari honen edo bere edukien gainean egiten den edozein erabilera, indarreko araudiaren aurkakoa bada, jazarri ahal izango dute.
- Bertako edukiak (testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) zein jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere.
www.getxo.eus web gunea erabiltzeko terminoak eta baldintzak
- Hau Getxoko Udalak Getxoko hiritarrek eta Interneteko erabiltzaile guztiek erabil dezaten jarri duen web gunea da. Bere helburua erabiltzaile horiei zerbitzua eta informazioa hornitzea eta Getxoko hiria eta bere jarduera proiektatu eta ezagutaraztea da.
- Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Ez dago baimenduta web edo bere edukiak aldatzea.
- Web honen bidez emandako informazioak ez du ordezkatzen Egunkari eta Buletin Ofizialetan argitaratu behar dituzten agirien publizitatea, bere edizioak bere edukiaren fede egiten duen tresna izanik.
- Getxoko Udala ez da bestelako pertsona fisiko edo juridikoetatik datorren eta web gunean jasota dagoen informazioaren eduki, zehaztasun eta egunerapenaren arduraduna, ezta bestelako esteka edo sistemetatik igortzen dutenarena ere.
- Getxoko Udala ez da arduratzen hirugarren batzuek jasotako informazioaren gainean egin dezaketen erabileraz, halere, hauek agiri eta aplikatibo jakin batzuetarako jasota dauden oharrei kasu egin beharko diete.
- Getxoko Udalak ez du bermatzen web eta zerbitzaria birusik gabe daudela. Halaber, web gunean sartzeagatik edo horretan sartzea ezinezkoa delako sor litezkeen kalteez ere ez da arduratzen.
- Getxoko Udalak web gune honen edukiak, informazioak, aplikatiboak, eta abarrak edonoiz eta aurretik abisatu gabe aldatu eta zabaltzeko eskubidea beretzat gordetzen du.
- Getxoko Udalaren interesa da web gune honek ahalik eta eraginkortasun handienaz funtziona dezan eta bere sorreraren helburua bete dezan. Horregatik, berau mantentzen du eta hori lortzeko arrazoizko baliabide guztiak jartzen ditu, baina bere jardueran egon daitezkeen balizko disfuntzio edota anomalien gaineko erantzukizuna ez du bere egiten.
- Getxoko Udalak web orri honetan ageri diren terminoak eta baldintzak aldatu ahal izango ditu eta, ondorioz, hauetan aldaketak egon diren ikusteko, web gunea arrazoizko aldizkatasunaz kontsultatzea aholkatzen du.
- Web gune hau erabiltzeak bertan jasotako terminoak eta baldintzak onartzea dakar.
- Edozein argibide, informazio, iradokizun, kexa etab. jaso nahi izanez gero,web honen iradokizun-postontzia erabil daiteke.