GURE BALIOAK

Zerbitzu publikoa

Zerbitzua emateko bokazioa da jarrera nagusia eta abiapuntua. Langile profesionalez osatutako taldea gara, kulturaren bidez partehartzaileago eta kritikoago diren eta balioetan kontzientziatuago dauden herritarrak garatzeko lan egiten duena.

Partaidetza

Pertsonak gure kudeaketaren erdigunean daude. Herritarrak eta kultur eragileak subjektu aktibo izatea ahalbidetuko duten bideak eta dinamikak sustatzen ditugu, herritarren parte-hartzea eraldatzailea, esanguratsua eta aberasgarria izan dadin, garapen pertsonala eta komunitarioa bultzatzeko.

Sormen eta kultur sektorea profesionalizatzea eta suspertzea

Sormen eta kultur sektorea babestu eta sustatzen dugu, ekonomiaren garapena eta talentuari eusteko eta erakartzeko asmoz. Getxok kultura sortzeko, ekoizteko eta erakusteko gunea izateko helburua du.

Kalitatea/kudeaketa ona/gobernu ona

Kultur politikak diseinatu eta gauzatzen ditugu, gardentasuna, inpartzialtasuna, zerbitzu publikorako bokazioa, herritarrentzako tratu ona eta egokia, eta oinarrizko eskubideen errespetuan ardaztuta, eta eskubide kulturalei arreta berezia eskainiz.

Berrikuntza

Apustu egiten dugu etengabe eraldatzen ari den kultur sektorearen joerak jasotzen dituzten ekimen berrien bilaketaren eta garapen iraunkorraren alde.

Gure estatutuak, Getxo Kulturako gardentasunaren web orria eta Kontratugilearen profila (Erakunde Autonomoak > Kultur Etxea) kontsultatzera gonbidatzen zaitugu.

getxo kultura
getxo kultura
getxo kultura
getxo kultura
agenda mai-abuz_mayo-agos_2024

EZAGUTUPROGRAMAZIOKULTURALA

Komunikazioa

Jarri harremanetan gure komunikazio sailarekin: kulturakomunikazioa@getxo.eus

Lan Eskaintza Publikoa