

Igor Senderov Quartet
Getxo Jazz 2025 'Hirugarren milurtekoa'
Artistari buruz
Nazioarteko laukote gazte honek 2024an ekin zion bere ibilbideari, Erromako San Luis Kontserbatorioko ikasle ohien eskutik. Igor Senderov liderrak konposatutako jazz modernoko piezak interpretatzen dituzte, eta musikarien emozioak eta sentimenduak transmititzearen aldeko apustua egiten dute. Daniel Besthornek (bateria), Giuseppe Sacchik (pianoa) eta Vincenzo Quirikok (kontrabaxua) osatzen dute taldea, eta iaz irabazle izan zen Ganteko (Belgika) B-Jazz Talde Lehiaketan.
Hirugarren milurtekoa
Ordainezko kontzertuekin batera, Algortako Geltokia plazan antolatzen den doako programazioa ere eskaintzen da Getxo Jazz-en. ‘Hirugarren Milurtekoa’ atalean, estatuko zein nazioarteko talde gazteek ibilbide sendotuagoa duten beste banda batzuekin bat egiten dute proposamen anitza gerturatzeko.