Welcome & Sorry
Ganso & Cía
Ikuskizunari buruz
Teloia irekitzen da. “To be or not to be!”. Horraino dena ondo. Antzerkiaren bi maitalek “Hamlet” antzeztuko dute, jatorrizkoarekiko leialtasun osoz. Dozena bat artista eta teknikariren lana egin behar izatea, Shakespeareren hizkuntzan irudikatzea, talenturik eta trebetasunik ez izatea ez dira eragozpen izango. Edo bai? Williamek burua altxatuko balu… agian ez litzateke harro egongo, baina behintzat barre egingo luke. ‘Welcome & Sorry’ kaleko antzerki antzerki-ikuskizuna da, klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik antzerki-lanbidea erakusten duena. Keinu bidezko clown-komedia, publiko guztientzat.
Eguraldia kaxkarra egotekotan, ikuskizuna Romo Eskolako frontoian garatuko da.