



Plaza
La Pez
Ikuskizunari buruz
- Hizkuntza: ele bitan.
- 25 min.
‘Plaza antzezlanean, pertsona batzuek aspalditik gordeta dituzten gauzak kontatu eta egiten dituzte. Nire amonak ezkutuan idazten zituen gutunak eta egunerokoa ere irakurtzen dituzte. Gizon batek kontrabaxua jotzen du eta emakume batek pago-enborrak moztu eta harri ikaragarriak altxatzen ditu. Ni ere ateratzen naiz antzezlanean eta sekretu bat kontatzen dut.’ Noa García, 9 urte. La Pez konpainiaren zigilu nahastezina daraman proposamena: Mintzairen fusioa, publikoarekiko hurbiltasuna eta inprobisazioa. Performance Norsk 2024, Despacio, La Fundición Aretoa eta Getxo Herri kirolak taldeen laguntzarekin.
Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria Umore Azoka 2024.
Solasaldia: ikuskizunaren ostean, bertaratutako publikoak artistekin hitz egiteko eta beren iritzia eta emozioak komunikatzeko aukera izango du. Parte hartzen dutenek Muxikebarrin maiatzaren 24ean izango den ‘Renata’ antzezlanerako bost sarrera bikoitzen zozketan parte hartuko dute.
Babesleak
