Caramel
Zinemabarri
Filmeari buruz
- Proiekzioa eta ondorengo zine-foruma
- Azpitituludun Jatorrizko Bertsioa
- 12 urtetik aurrera
- Generoa: Komedia
Sinopsia: Beiruten, emakume batzuk edertasun-areto batean biltzen dira, mikrokosmos koloretsu eta sentsual batean. Layalek gizon ezkondu bat maite du. Nisrine musulmana da eta ezkontzear dago. Arazo larri bat du: ez da birjina. Rima emakumeek erakartzen dute. Jamelen arazoa da ez dela zahartzen. Rosek bere bizitza sakrifikatu du zahartzaroko dementzia duen arreba zaintzeko. Dena den, hemen umoreak irabazten du borroka. Kolore biziak, barre ozenak eta bai, negarren bat edo beste ere bai, “La boda del Monzón” filmaren oinordeko ofiziala da askorentzat.
Urtea: 2007
Iraupena: 96 min
Herrialdea: Libano
Zuzendaritza: Nadine Labaki