Musika

Folk Rippers

40. Nazioarteko Folk Jaialdia

2024.09.13 | 13:00
Areetako Geltokia plaza
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Artistari buruz

“Folk Rippers” folk abestiak plazaratzen dituen musika banda da. Lau emakumek osatzen dute, eta beren jatorri eta esperientzia desberdinak baliatu dituzte euskal lurralde historikokoak ez ezik, Irlanda, Eskozia, Errumania eta Greziakoak ere diren abesti tradizionalak fusionatu eta “destripatzeko”.

Herrialde horietako folklore musikala ezagutaraztea eta ahanzturan eror ez daitezen laguntzea ere proposatzen da, abesti herrikoien aukeraketa baten bidez. Horretarako, euskaraz, ingelesez, errumanieraz, grezieraz edo gaelikoz abestuko dute, besteak beste, eta kontzertu alai eta atsegin bat eskainiz, publikoa haiekin parte hartzera gonbidatuko dute.

Musikariak: María Estévez. Roxana Petcana, Ainhoa Gutierrez, Irantzu Garamendi.